Mexikon telefono-kabinak jartzen ari dira landa-eremuetan

Mexikarrek dohainik dei dezakete telefono horiek erabilita.

Millennialek gogoan izango dute kalean jolasean ibili eta telefono kabinetan txanpon bila aritu, etxera edo lagunen bati deitu eta bestelako barrabaskerietan ibiltzen ziren garaia.

Telefono mugikorren zabalkundeak etxeko telefono finko asko desagerrarazi ditu, eta baita duela hamarkada batzuk kaleetan hain ohikoak ziren telefono-kabinak ere.

Mexikon alderantzizko erabakia hartu dute ordea. CFE telekomunikazio enpresak 848 telefono-kabina ipini ditu landagunean. Denek telefono mugikorrik ez dutenez, bertako biztanleria besteekin harremanetan jarri ahal izatea ahalbidetu nahi dute. 

Adinekoek arazoak izan ditzakete teknologiarekin edo halakorik erabili nahi ez izatea ere gertatzen da. Bestetik, guztiek ez dute akaso telefono mugikorra izateko aukerarik ere.

Hala, kabina hauen bidez, senitarteko eta lagunei dei diezaiekete, dohainik. Interneteko konexioa ere eskainiko omen dute eta baita Mexikotik kanpora, Estatu Batuetara edo Kanadara, deitzeko aukera ere.