#MeToo mugimenduak Miss America lehiaketa konkistatu du

Aldaketa nabarmenak egin dituzte; badakizu zeintzuk?

#MeToo mugimenduaren eraginak ez du mugarik, eta azken konkista Miss America lehiaketa izan da. Lehiaketaren antolatzaileek erabaki dute badela berritzeko garaia, eta bertan parte hartzen duten emakumeak errespetuz baloratzeko ordua. Edertasun lehiaketa izaten jarraituko du, eta betiko kanonen arabera lehiatu beharko dute modeloek, baina aldaketa nabarmen batzuk egingo dituzte.

 

 

Aldaketa garrantzitsuena bikini proba desagertzen dela da; horren ordez, eztabaida gune bat jarriko dute, eta bertan, modeloek beren iritzi eta ideiak elkarbanatu beharko dituzte. Gainera, antolatzaileek esan dutenez, modeloak ez dira soilik beren fisikoarengatik baloratuko, baita erakusten duten izaera eta adimenagatik ere.

 

 

Beste aldaketa bat galazko jantzian egingo dute; dagoeneko ez da derrigorrezkoa izango, eta horren ordez modelo bakoitzak gustukoen duen janzkera aukeratu beharko du, beren estilo pertsonala adierazteko aukera eskainiz.

 

 

Azkenik, askok pozez hartu duten berrikuntza bat: aurrerantzean takoiak ez dira derrigorrezkoak izango!