Meta erakundeak testu batetik abiatuta bideoak sortzeko gai den tresna sortu du

Mark Zuckerberg-en hitzetan Make-A-Video tresnak adimen artifiziala erabiliz hitzak eta esaldiak irudi bilakatu litzake.

OpenAI deitutako plataformak sortu du tresna hau. Hitzak eta esaldiak hartuz gif formatuan bideo txikiak sortzen ditu. 

Tresna berri honen izena Make-A-Video da eta Zuckerberg-en hitzetan "aurrerabide nahiko harrigarria da. Askoz ere zailagoa da bideoak sortzea argazkiak baino. Make-A-Video-k lortu du mundu fisikoaren mugimendua ulertuz testuak irudi bilakatzea". 

Meta erakunde ezagunaren fundatzaileak klip bat partekatu du eta bertan ikus daiteke tresnak sortu dituen hainbat bideo txiki: auto-erretratu bat margotzen ari den hartz peluxe bat, Marten lurreratzen ari den espazio-ontzi bat...

Meta erakundeko ingeniariek testu bat argitaratu dute azalduz nola funtzionatzen duen tresna honek eta zerk ezberdintzen dituen beste tresna batzuetatik. Adibidez, tresna berri honek ez ditu aurretik zehaztutako hitz eta testuak elkartzen, baizik eta berri bat sortzen du bere datu basean dituen milioika antzeko irudi elkartuz. 

Make-A-Video oraindik ez dago eskuragarri, baina laster, erabiltzialeek probatu dezaten, demoa askatuko duela adierazi du Zuckerberg-ek.