Meta erakundeak 'No Language Left Behind' aurkeztu du, 200 hizkuntza itzuliko dituen teknologia

Meta erakundeak 200 hizkuntza, kalitate handiz, itzultzeko gai izango den teknologia aurkeztu berri du.

No Language Left Behind edo NLLB-200 deitutako teknologiak Facebook, Instagram edota Wikipediako artikuluak hainbat hizkuntzatan itzuliko ditu. 

Metaren arabera, Adimen Artifizial honek kalitatezko itzultze-tresnak ez dituzten hizkuntza ugari itzuli ahal izango ditu zehaztasunez. Adibidez, 55 hizkuntza afrikarren kalitatezko itzulpena egingo omen du. Oraingoz ez dakigu euskara 200 hizkuntza horien barnean egongo ote den. 

No Language Left Behind teknologiak kode irekia izango du eta beraz, hizkuntza gehiago txertatzeko aukera egongo da. Teknologia berri honek egunean 25 mila milioi itzulpen burutzea espero da sare sozial eta plataformetan. 

Teknologia hau garatzeko 54 mila milioi parametro eta superordenagailu bat erabili ziren, munduko Adimen Artifizial azkarrenetako bat, hain justu. Laster probatu ahal izango da itzulpengintza sistema berri hau eta behatu nola funtzionatzen duen.