Merezi al du Danny DeVito-k Donostia Saria?

Hirokazu Kore-edarekin batera, badugu Donostia Saria jasoko duen bigarren izarraren izena! Zinemaldiak Danny DeVito (Neptune, Estatu Batuak, 1944) omenduko du; hala, zuzendari eta aktoreak Donostia Zinemaldiaren 66. edizioko Donostia saria jasoko du irailaren 22an (larunbata) Kursaalen.

Donostia Saria Donostiako Nazioarteko Zinemaldian ematen den ohorezko saria da. 1986an sortu zuten, Diego Galan zuzendari zela. Hasieran, sariaren helburu nagusia Zinemaldira zinema munduko izarrak erakartzea bazen ere, egun aintzatespen handiko garaikur batean bilakatu da. 

Atzo bertan iragarri zuten aurtengo laudorio nagusietako bat, DeVito-k jasoko duela, baina, merezi al du sari hau?

Zer da Donostia Saria "merezi izatea"?

Urte guzti hauetan zehar sari famatua jaso dituztenen errepasoa egingo dugu:

Zalantza izpirik gabe, zotina kentzeko moduko izenak, baina bueltatu gaitezen DeVito jaunaren gaira. 

Merezi al du saria, bai ala ez?

Ia bost hamarkadako ibilbide duen aktorea dugu. Urte guzti hauetan, zineman, antzerkian eta telebistan aritu da aktore eta zuzendari gisa istorioak pantailaratzen, edo produktore gisa proiektuak babesten. Aktore ona ala kaxkarra iruditu, argudio sendoena eta garrantzitsuena, bere ibilbidearen errepasoa egitea izaten da. Berak antzeztutako film ospetsuenen artean :  One Flew Over the Cuckoo's Nest (1975), Romancing the Stone (1984), The Jewel of the Nile (1985), Ruthless People (1986), Throw Momma from the Train (1987), The War of the Roses (1989), Batman Returns (1992), Hoffa (1992), The Rainmaker (1997), eta L.A. Confidential (1999) topatu daitezke.  

Egia da ikusle orokorrarentzat, Arnold Schwarzeneggerren bikia gorpuzteagatik eta Batmanen etsaiarena egiteagatik ezaguna egin dela bai, baina zuzendari erraldoien aginduetara ere lanean aritu da:  Sofia Coppola, Brian de Palma, Robert Zemeckis, Milos Forman, Francis Ford Coppola eta Tim Burton besteak beste.

Guzti hau irakurri ostean, zein da zure iritzia ?

Galdera errepikatuko dugu?

Tira...

Merezi al du Danny DeVito-k Donostia Saria?

BAI biribila!