Menos el oso
Boskoteak baditu, dagoeneko, zazpi lan kaleratuta. 2005eko honek, bosgarrenak, zazpi abestiz osatua, nire arreta bereganatu du base eta sinte elektronikoak karratuak ez diren formekin nahastuta. Arinak diren gitar doinuak, pedal soinuekin sortutako melodia jarraikorrak eta maldan gora doazen abestiak dira ardatza. Euren abestiei jartzen dizkieten tituluengatik dira ezagunak, hala nola: Hey, Wanna Throw Up?, Get Me Naked 2: Electric Boogaloo, Monkey!!! Knife!!! Fight!!! eta Lemurs, Man, Lemurs. Kanta bukatu delakoan bazaude, ziur aski erdia izango duzu oraindik entzuteko. Halako trikimailuak erabiltzen dituzte Jake Snider eta enparauek. Azpimarratzekoa da, bestalde, gitarrek eta bateriek erritmo hautsiekin jolasteko duten abilezia; tarteka Artic Monkeys talde ingelesa datorkit gogora.