Mendeku hartzeko cd-a

Bizilagun zaratatsuekin haserretuta bazaude, haiek egindako soinuak gorroto badituzu… mendeku hartzeko aukera ematen dizu "Revenge CD" diskoak. Produktu honek bizilagunak ernegarazteko "abesti" ederrak jaso ditu: "zulagailua", "haur festa", "trena", "bateria", "orgasmoa"… CDaren argibide orriak azaltzen duenez, lehenik "abesti" gogokoena aukeratu behar da, eta ondoren, diskoarekin batera oparitzen dituzten belarrientzako tapoiak jarri behar dira. Mendeku hartzeko modu irudimentsua, ezta?