Mendebaldar bihurtutako Doraemon

Uztailetik aurrera, Doraemon katu kosmiko ospetsua protagonista duen telesail japoniarra emango du Disney XD telebista kate estatubatuarrak. Orotara 26 kapitulu soilik ikusi ahal izango diren arren, hainbat aldaketa egin dizkiete irudiei: makilen ordez sardexka eta labanak erabiliko dituzte pertsonaiek, yenen ordez dolarrak, letra japoniarren ordez alfabeto latindarra… Eta izenak modernoagoak izango dira, hala nola, Noby (Nobita), Big G (Erraldoi), eta Sue (Shizuka). Zergatik? Auskalo!