Megaton Shotblast

2001ean, ‘456132015’ EPa kaleratu ostean, urte berean, matematika alde batera utzi eta lan hau argitaratu zuten The Mars Voltako kideek proiektu paralelo gisa. Dub erritmoak gailentzen diren arren, elektronika eta jazz kutsuak uztartzen dituzte, eta delay pedala oso gustuko dutela nabari da. TMV aipatu dudan arren, Omar eta Cedricen proiektukoez gain, beste zazpi lagunek hartu zuten parte disko honetan, Gold Standard Laboratories zigilupean argitaratua. Baxuak markatzen du erritmoa, beste guztia atmosfera psikodelikoak apaintzen duen bitartean.