Medusa
Diskoa irekitzen duen abestiak dioen bezala, uholdea bera ere gelditzeko indarrarekin datorkigu talde zumaiarra Medusa izeneko bigarren lanarekin. Kostaldekoak izanik, desertuko rockari itsasoko kutsua ematea lortu dute Itaka eta Got-Ham taldeetan zaildutako musikariek. Aurreko diskoan hirukotea nahiko finkatuta antzeman bagenuen ere, bigarren lan honetan zeharo poparean datoz, kai-mutur sendoenak ere kikildu gabe, zuzenekoetan dena emateko gogoz. Euskal stoner-aren erreferente nagusietako legez tronuratu dira.