Maz Basauri
Musika jaialdia ospatuko dute laugarren urtez. Maiatzaren 16, 23 eta 29an. Sozial Antzokian zein herriko kaleetan izango dira Mike Farris, Burning, Ruper Ordorika, Tulsa, Señores edota Julian Maeso talde eta bakarlariak, beste hainbat musikariren artean. Eguneko sarrera hamar eurotan eskuratu ahalko da, eta hiru egunetako bonoa 25 eurotan.