Masturbazioak infekzio biriko eta bakterianoetatik babesten laguntzen du

Masturbazioak dopamina eta oxitozina hormonen gorakada sortzen du eta hauek gure gogo-aldartea hobetzen dute. Oxitozinak kortisol mailak ere murrizten ditu, estresaren hormona bezala ezagututakoak.

Alta, kortisolak efektu negatiboak izan baditzake ere, berau dosi txikietan askatzeak sistema immunologikoa estimulatzen lagundu dezakete eta honela, zenbait gaixotasun eta infekzioen aurrean babesa lortu. Zeini etorri zaio koronabirusa burura?

Masturbazioa eta globulu zuriak
Essen-eko (Alemnia) unibertsitateko psikologia klinikoko sailak burututako ikerketa baten arabera masturbazioak globulu zurien kopurua igotzen du eta sistema immunitarioa indartu. 

Esperimentuan zehar parte-hartzaile bakoitzaren globulu zuriak zenbatu ziren masturbazioaren aurretik eta masturbazioaren ondoren. Kitzikapen sexualean lortutako emaitzek baieztatu zuten globulu zurien hazkundea, eta zelula hauek dira infekzioen aurka egiten dutenak. 

Sistema immunea zelula eta organoen artean osatzen da, modu orekatuan, elkarrekin lana egin dute infekzio eta gaixotasunetatik babesteko. Argi dago sistema immunitario orekatua mantentzeko gauza asko egin behar ditugula, eta horien artean masturbazioak frogatu du eragin positiboak dituela. 

Bestalde, ohitura txarrek (lo higienerik ez edukitzea, adibidez), aurkako efektuak izan ditzakete. Beraz, masturbazioa, eta sexua oro har, plazera eskaintzeaz gain, gure sistema immunitarioa ere indartzen laguntzen dute.