Mass effect 2
(Xbox 360, PC)
Bi urte pasatu dira Shepard komandanteak segalarien inbasioari aurre egin zionetik, eta etsai misteriotsu bat agertu da orain. Ezagutzen den espazio zabalaren mugetan, badago zerbait gizaki kolonia guztiak isilpean suntsitzen ari dena. Shepardek Cerberus izeneko taldearekin bat egingo du galaxia osoan zehar gizadia babestu eta bere biziraupena bermatzeko. Zientzia fikzioa gustuko baduzu, ezinbesteko titulua duzu hau.