Maskoten bizi-itxaropena bikoiztu egin da azken 20 urteetan
Zientzialari talde estatubatuar batek etxeko 10.000 animalia aztertu ditu eta behatu dute txakur eta katuen bizi-itxaropena bikoiztu egin dela azken 20 urteetan.
Honela, 6 urtetatik 16 urtera luzatu da, batez beste, animalia hauen bizi-itxaropena 2021eko hastapenetan burutu zen, baina berriki ezagutzera eman duten, ikerketa baten arabera.
Ikerketak argi utzi nahi izan du animaliaren arrazaren arabera, 20 urte bizitzera ere iritsi litezkeela. 90eko hamarkadan, proiektuak batutako erregistroen arabera, etxeko animaliak gehienez 8 urtez, batez beste, bizi ohi ziren. 2021eko datuen arabera, ordea, konpainia animaliak 12-14 urte inguru bizi ohi dira eta katuen kasuan 16 urtetaraino ere iritsi litezke.
Txostenak dio euren bizi itxaropena bikoiztea ahalbidetu duten faktoreak gizakiekin bizitza partekatzea eta osasun zaintza hobea direla. Egoera hauek, euren genetika bereziarekin batera, bizi-itxaropena bikoiztera eraman ditu animalia hauek. Ikerketa burutzeko 10.000 txakur eta katuren sekuentzia genetikoa aztertu zen, jasotzen zituzten zaintzarekin batera, euren bizi-itxaropenean eragina ote zuen behatu ahal izateko.
Txostenaren arabera, albaitari azterketek maskotak denbora gehiagoz bizitzea ahalbidetzen du. Gainera, medikuntza prebentiboari esker, izan txerto edo botika, katu eta txakurren hainbat gaixotasun ekidin ditu.
Aurrerapen hauekin batera, elikadura ere gakoa da animalia hauen bizi itxaropena luzatzeko. Horregatik, ikerketaren arduradunek maskoten elikadura zaintzeko deia luzatzen dute, modu orekatuan proteinak, zuntza eta bitaminak eskuratu ditzaten.
Beste datu bat ere kaleratu du ikerketak. Animalien aldeko legeek ere euren bizi-itxaropena luzatzen lagundu dutela. Etxeko animalien osasun eta ongizate emozionala kontuan hartzen ditu, justifikaziorik gabe hauek sakrifikatzea debekatuz.
Honela beraz, urteak pasa ahala, animalia hauek maskotak baino, familiako beste kide bilakatu dira, euren laguntasunak, guri ere, hainbat onura ekarriz. Izan ere, beste ikerketa batzuek diote, zenbait osasun arazo (bihotzekoa esaterako) pairatzeko aukerak gutxitu ditzakeela etxean animalia batekin bizitzeak.