Maskotak dietan?

Obesitatea uneko gaitz famatuena da, eta gizakiekin batera, etxeko animaliek ere sufritzen dute. Ba al dakizu detektatzen?

Elikadura ohiturek sekulako eragina dute gizartean, eta ez soilik gizakiengan; baita etxeetako animaliengan ere. Hala, uneko gaitz famatuenak gizakiak zein maskotak hartu ditu bere gain: obesitateaz ari gara.

Egun, mundu epidemiatzat hartzen da obesitatea. Mundu guztian hedatutako gaixotasuna da, adin zein baldintza guztietako biztanleek jasaten dutena. AEBak dira gaixotasun hau gehien pairatzen duten herrialdeko biztanleak; bertan, 10 helduetatik 4 dira lodiak. Eta zer gertatzen da etxeko animaliekin? Datuak ez dira batere onak: katuen eta txakurren %60 eta %56 hurrenez-hurren, obesitatea jasaten dute gaur egun.

ERRUA GEUREA DA

Animalien obesitatearen ardura zuzena jabeena da; askotan, jakin gabe ematen diegu jaten, eta ez diegu benetan behar dutena ematen, gure ustez "gustatzen zaien hori" baizik. Maskotak humanizatzea aspaldiko ohitura da, baina janari kontuetan eskua joan zaigu. Hala, maitasuna janari bitartez adieraztea praktika ohikoa bezain arriskutsua da. Zergatik? Gizakiengan bezala, obesitateak osasun arazo larriak eragiten dituelako animalien gorpuetan, esate baterako, bihotz arazoak, diabetesa, minbizia...

ZER EGIN DEZAKEGU?

Etxeko lau hankako laguna gehiegi gizendu bada, ez dago beste erremediorik; ohiturak aldatzeko unea iritsi da. Dieta eta ariketa fisikoa egitea tokatuko zaio. Ez dakizula nondik hasi? Jarraian dituzu gomendio batzuk: