Maskara jantzita hobeto arnasteko egin ditzakezun lau gauza
Adituek diotenez normala bada ere gaizki arnastea beroa eta hezetasuna igotzen doazen heinean, badaude zenbait estrategia maskarak sortzen duen deserosotasuna murrizteko.
Maskara nahitaez janztea Euskal Herri guztira zabaldu den bezala, beroa ere geratzeko iritsi da. Tenperatura altuek, hezetasunarekin batera zailtasunak sortzen dizkigute arnasterako garaian musukoa jantzita dugunean. Biriketatik aire beroa botatzen dugu, baina aire hotzagoa ezin dugu sartu hauetara.
Izan ere, hain da horrela, patologiaren bat dutela adierazten duten paper medikuen eskaera igotzen ari omen da kaletik maskararik gabe joan ahal izateko. Joera honen aurrean sendagileek argi diote kasu oso gutxitan joan behar litzatekeela musukorik gabe, asma dutenek ere erabili behar dituzte eta!
Osasun langileek aho batez diote sintomarik gabeko pertsonetatik babesteko metodorik onena dela, ez baitakigu zein izan litekeen sintomarik gabeko hori. Hori dela eta, udan musukoarekin arnasteko arazoak edukitzea normaltzat dute, ekidin ezina da. Beroarekin airea ere beroagoa da eta gehiago zabaltzen da eta beraz, gehiago kostatzen da biriketan sartzea. Honek itolarri sentsazioa sortzen du. Ba al dago irtenbiderik fenomeno honen aurrean?
Ez dago truko jakinik hobeto arnasteko, betaurrekoak ez lurruntzeko edo belarriak ez minberatzeko, baina badaude gure sentsazioak hobetzeko egin daitezkeen zenbait gauza. Lehengoa maskara ezberdinak probatzea da, emaitzarik hobea ematen dizunarekin geratzeko, guztiak ez baitira aurpegi guztietara berdin egokitzen.
Bigarren aukera maiztasunez musukoz aldatzea da, partikula potoloen metatzea ekiditen baitugu. Hauek zenbat eta gehiago metatu gutxiago transpiratuko du. Maiztasunez maskara aldatuz hobeto arnastu dezakegula sentituko dugu.
Beste aukera arnasketa abdominal edo diafragmatikoa praktikatzea da. Arnasketa mota honetan arnasa hartzerakoan abdomena dilatatzen da toraxa zabaldu beharrean. Teknika honen onuren artean arnasketa maiztasuna moteltzea da, estresa gutxitzea eta O2/CO2 oreka ohiko mailetara itzultzea.
Azkenik, laugarren teknika hamar bat segundoz arnasari eustea da, ahal dugun gehien behintzat, gehiegizko oxigenoa kontsumitu dadin eta O2/CO2 mailak orekatu daitezen. Aldizkako arnasketa bezala ezagutzen da teknika hau.