Masajeak hozkaka?
Dr. Dot izena du, eta Hollywoodeko famatuen masajista gogokoena da; bere sekretua? Bizkarrean hozka txikiak egitea! Probatuko zenuke?
Masajeak gogoko badituzu, adi azken joera honi; bizkarrean hozka egitean datza moda berria! AEBetako Dr. Dot masajistak jarri du martxan modalitate berri hau, eta Hollywoodeko aktore, abeslari eta famatu guztiak pasa dira bere kontsultatik.
Eta zertan datza zehazki masaje mota hau? Dr. Dotek berak azaldu duenez, hozka txikiak egiten dizkie bere bezeroen lepoan eta bizkar guztian zehar. Dirudienez, odolaren jarioa aktibatu eta erlaxatzeaz gain, plazer handia ematen omen du. Masaje mota berri hau probatzera ausartuko zinateke?