Marvel Puzzle Quest: Dark Reign

Joko honek bi jolas kontzeptu nahasten ditu. Alde batetik, kolore bereko gema edo harribitxiak elkarlotzeko helburua duen jokoa, eta bestetik, Marvel komikien unibertsoan oinarritutako RPG edo rol motako jokoa. Jokalariak hiru supermaltzurren aurka borrokatzen diren hiru superheroi kontrolatu beharko ditu. Harribitxiak era ezberdinetan konbinatzean mugimendu bereziak egin ahal izango dira borrokak ahalik eta lasterren irabazteko. Istorio formatuan jokatzetik aparte, online formatua ere badakar, lagunekin edo ezezagunekin jolasteko. Pertsonaia ugari aukeratu daitezke, horien artean, X-Men, The Avengers, S.H.I.E.L.D edota Guardians of the Galaxy unibertsoetakoak.