MARTXOAREN 8an GAZTEZULOko EMAKUMEOK PLANTO!

GAZTEZULO egiten dugun emakumeok bat egiten dugu Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8rako deitu duten grebarekin. Bost langile gara taldean, lau emakumezko eta gizonezko bakarra. Bihar, martxoak 8, lau emakumezko langileok bat egingo dugu grebarekin eta deitu diren mobilizazio eta manifestazioetara batuko gara.

Greba honetara batzeko arrazoiak ugariak eta begi bistakoak dira, baina inoiz ez dagoenez soberan horiek azpimarratzea hementxe doaz gureak:

Ohartu gara, lantaldearen gehiengoa emakumea denez ezingo ditugula zuei egunero eskaintzen dizkizuegun zerbitzu berdinak eskaini, langile bakarra geldituko baita erredakzioan. Iruditzen zaigu ordea, hain zuzen hutsune hori nabaritzea ere badela emakumezkook gizartean betetzen dugun leku garrantzitsuaren isla eta protesta modu bat ere. Horregatik, martxoaren 8an, GAZTEZULOko emakumeok ere planto!