Martxoaren 25an egingo dute Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* II. topaketa

Algortan elkartuko dira bertsoaren ingurun dabiltzan emakume bizkaitarrak.

Iaz egin zuten lehen aldiz Bizkaiko Bertso Munduko Emakumeen* topaketa, Markina-Xemeinen, eta aurten berriro bilduko dira. Algortan izango da hitzordua, martxoaren 25ean. 

Topaketaren helburu nagusia bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak batzea, elkar ezagutzea eta saretzea da. Hori dela eta, bertsolariek, bertsozaleek, gai-jartzaileek, epaileek zein antolatzaileek har dezakete parte.

Eguerdiko hamabi eta erdietan finkatu dute topaketaren hasiera, Algortako San Nikolas plazan. Poteoa egingo dute lehenik eta jarraian, 14:30ean, bertso bazkaria izango da Abian Kultur Elkartean, Jone Uria Albizuri eta Onintza Enbeita Maguregi bertsolariekin. 

Bazkarirako txartelak www.bertsosarrerak.eus atarian eros daitezke, 17 euroren truke. Txartelak erosteko azken eguna martxoaren 16a izango da.