Martxan dira Elhuyar Hiztegiak tabletetarako sortu dituen aplikazio berriak

Elhuyar Hitzegiak jolasaren bitartez euskarazko hiztegia aberastu eta zifrekin jolasteko asmoz, bost aplikazio berri sortu ditu tabletetarako. Adi egon GAZTEZULOn aplikazio bakoitzeko hiruna ale zozkatuko baititugu datozen egunotan.


Hitzmix izeneko bost aplikazio dira Elhuyar Hiztegiak dagoeneko erabilgarri dituenak.  Hitz-pasa, Gurutzatuak, Letren saltsa, Zifren saltsa eta Bortz, besteak beste. Doan eskuratu nahi badituzu, ibili bizkor sartu gure webguneko lehiaketak atalean eta parte hartu.

Aplikazio bakoitzeko galdera bat argitaratu dugu eta zuzen erantzuten badituzu, zure izena zozketa zakuan sartuko dugu zuzenean. Zorte on!