Martxan da Nafarroa Zinemaren Lurraldea film laburren lehiaketa
Abuztuaren 1a bitarte zabalik da Nafarroako Gobernuko Turismo Sailak Endo Comunicación eta Navarra FIlm Commisionekin elkarlanean antolatu duen Nafarroa Zinemaren Lurraldea film laburren lehiaketa.
18 urtetik gorako guztientzat zuzenduta dago eta gaia librea izan arren, film laburraren trama eta filmatzea antolatzaileek proposatutako kokalekuetan grabatu beharko dira. Lanak gazteleraz zein euskaraz aurkeztu ahal dira eta lan bakoitzak, gehienez ere, 10 minutuko iraupena izan beharko du.
Ekimenaren antolatzaileek filmatze prozesurako proposatutzen dituzten kokalekuak Andosilla, Arguedas, Uharte, Leitza, Iruñea, Urdazubi eta Viana dira, eta Leitzan filmatuko diren lan guztiak derrigorrez euskaraz egin beharko dira.
Lehiaketan parte hartzeko interesa duen guztiak, hortaz, abuztuaren 1a bitarte du proposamenak bidaltzeko aukera. Antolatzaileek jakinarazi dutenaren arabera, gidoi bakoitzak sei atal eduki beharko ditu, sinopsi laburra, gidoi literarioa, zuzendariaren eta gionistaren curriculuma, zuzendariaren memoria, filmatze eta ekoizpenaren behin-behineko plana eta, azkenik, gidoiaren jabetza-erregistroaren kopia.
Info gehiago:
1. Parte hartzeko interesa duen guztiak abuztaren 1era bitarte dute gidoiak bidaltzeko aukera.
2. Epaimahaiak abuztuaren 15ean aukeratuko ditu partaide guztien artean filmatze fasera pasako diren 12 gidoiak
3. Aukeratutako lanen azken emaitza irailaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dira.
4. 12 film laburrak urrian zehar publikoki aurkeztuko dira
5. Azkenik, irabazleen izenak azaroan antolatuko duten ekitaldian jakinaraziko dituzte.