Martxan da Euspot; zure iragarkiak saria lortu dezake!
30 segundoko euskarazko spot bat sortzeko gai zara? Adi, sari potoloak daude jokoan!
Urtero bezala, martxan da Euspot lehiaketa. Jarri martxan zure irudimena eta sor ezazu 30 segundoko euskarazko spot bat; gaia sare sozialekin lotuta dago:
Zenbat jarraitzaile dituzu Instagramen? Zenbat denbora ematen duzu egunean Twitteren? Orain hartu beste tarte bat, eta eraiki ezazu istorio bat. Zuri buruz, zure lagun onenari buruz edota gizarteari buruz. Irudi Digitala Gure Bizitzako Harremanetan; hor duzu gaia, hor duzu erronka.
Gaia abiapuntu hartuta, 20-30 segundo arteko spot bat sortzea da egitekoa, Euskal Herriko biztanleria osoari zuzendutako iragarki bat. Aurkeztuko diren lanak euskaraz garatu behar izango dira, gaiarekin bat egiten duen lelo batekin. Partaideek sormen erronka honi nahi duten estilo, teknika eta baliabideak erabilita erantzun ahal izango diote, eta norbanakoek zein enpresa profesionalek parte hartu ahal izango dute bertan.
Spotak entregatzeko epea maiatzaren 2a da, eta sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean izango da, maiatzaren 17an. Euskarazko kalitatezko publizitate edukiak sortzea baloratuko da bertan, sari erakargarriak lortzeko aukera izanik:
· Spotik onena (1.000 euro).
· Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
· Publikoaren saria (500 euro).
· Musika sinkronizazio onenaren saria (300 euro).
· BHklip saria (14-18 urte) (250 euro).
Parte hartzeko prest? SARTU ETA EMAN IZENA!