Martxan da Euskalapps.net, euskarazko apliazioak bilduko dituen webgunea

Euskarazko aplikazioak sustatu, promozionatu eta garatzeko helburuari erantzuteko jaio da Euskalapps, smartphone eta tablet-entzako euskarazko eduki digitalen sorkuntza sostengatuko duen ataria.


Euskaldunentzat eta, batez ere, gailu mugikorrentzat euskarazko aplikazioak sortzen dituzten egitasmoentzat erreferentziazko atari bilakatu nahi du, berriki argia ikusi duen Euskalapps.net webguneak.

Aplikazio garapenean dabiltzatenei zein, kontsumitzaileei zuzenduta dagoen ataria da Euskalapps, helburu bikoitzari erantzuteko sortua, besteak beste. Hemendik aurrera hortaz, euskarazko aplikazioak bilduko dituen atari fidagarri eta kalitatezkoa eskainiko du euskalapps.net webguneak.

Erabiltzaileek euskarazko aplikazioak aurkitzeko webgunea izateaz haratago, gainera, sakeleko telefonoentzat euskarazko aplikazioen garapenean lanean ari direnei ere babesa eskainiko dio atari honek, izan ere, euskarazko aplikazioak sortzen dituztenen arteko kontaktua ahalbidetuko baitu Euskalappsek.

Webguneak, hilabetetik hilabetera aplikazioen sailkapena berrituko du, eta era horretan, erabiltzaileak azken aplikazioak aurkitu ahal izango ditu bertan. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren babesa du The Movie Virtual S.L enpresak abian jarri duen egitasmoak.

Euskarazko aplikazioak aurkitu eta sortzeko interesa baduzu eman izena Euskalapps.net webgunean.