Martxan da bigarrenez, Athletic Real Bertso-Derbia
Donostiako Antzoki Zaharrean, Athletic eta Realaren arteko derbia aitzaki, urtarrilaren 3an egingo dute aurten Real Sociedad eta Athletic Fundazioak Donostia Kultura eta Usandizaga B.H.I-ko Diseinu Zikloarekin elkarlanean antolatzen duten II. Bertso-Derbia.
Otsailaren 22an antolatu zuten Bilboko BBK Aretoan lehendabizio edizioa, eta eduki zuen arrakastaren ondoren, urtarrilaren lehen asteburuan Anoetan jokatuko den derbia aitzaki hatuta, martxan dute bigarrena.
Helburu nagusia ikusleek aurkariaren ikuspuntua ezagutzea izanik, bi dimentsiotan irudikatu dute bertso-derbia: Real eta Athletic. Igor Elorzak izango da Athletic Clubeko kapitaina eta Amaia Agirre, berriz, Realarena.
Horiekin batera, hala ere, taldeko bertsolari bat gehiago aukeratu beharko dituzte ikusleek. Realeko taldea osatzeko Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Xebastian Lizaso, Nerea Elustondo, Jexux Mari Irazu, Ane Labaka, Agin Laburu eta Arkaitz Estiballes dira hautagaiak, eta Athleticen berriz, Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Etxahun Lekue, Onintza Enbeita, Fredi Paia eta Nerea Ibarzabal.
Bozketa epea azaroaren 18an abiatu zuten eta abenduaren 8ra bitarte dago zabalik lotura honetan klikatuta. Animatu eta parte hartu zure botoa erabakiorra izan baitaiteke!