Marten, orain dela 3.500 milioi urte, itsaso zabal bat egon zen

Hala baieztatzen du NASAren Curiosity roverrak.

Marten sekula ura egon zela ez da albistea. Perseverance-k Marteko gainazalean burututako ikerketen arabera, planeta gorriak, laku eta erreka emankorrak izan zituen behinola . Klima aldaketa suntsitzaile baten ondorioz, ordea, ura erabat idortu zen. 

Alabaina, planeta gorrian uraren presentziak adierazten du itsasoa ere izan zuela. Berriki, ikerlari talde batek antzinako itsasertz bat aurkitu du bertan. Ondorioztatu dute leku horretan "klima epel eta hezea" zegoela. 

NASAren Curiosity roverrak burututako azterketa topografikoak frogatu du Marten ozeano bat egon zela. Orain arte eskuratu den ebidentziari solidoena da. Hau izan liteke lehen pausoa etorkizunean Marteko gainazalean bizi izan ziren bizitza moduak aurkitzeko. 

Curiosity-ren informaziotik abiatuta, NASAko ikertzaileek estimatzen dute Marteko ozeanoa bere ipar hemisferioan hedatu zela orain dela 3.500 milioi urte inguru. 900 metroko lodiera zuen eta milaka kilometro karratu estaltzen zituen.