Martek Lurretik hurbilen dagoen planeta izateari utzi dio

Astronomo talde batek berriki burututako ikerketa batek gezurtatu egin du planeten funtzionamenduari buruz guztiok onartutako printzipiorik nagusiena.

Physics Today aldizkarian adituek burututako ikerketa berri baten arabera; "axolagabekeria batengatik, anbiguotasunagatik edo taldeko pentsamenduagatik, zientzia dibulgatzaileek suposizio akasdun batean oinarrituta zabaldu dute orain arte planeten arteko batez besteko distantziaren informazioa", azaldu du Rothery-k, ikerketaren buruak. 

Ikerketa honen ondorioen arabera Lur planeta Merkuriotik gertuago dago Artizarretik edo Martetik baino, orain arte uste izan denarekin hautsiz. Eguzki Sistemako orbita guztiak sakon aztertu ondoren, argi dute oraino iritsi den ustea okerra dela. 

Ikerketa honegatik ikertzaileak ohartu dira Artizarreko eta Lurreko posizioak lerrokatzen direnean, Artizarra guregandik hurbilen dagoen planeta dela, baina horrek ez duela esan nahi hurbilen dagoena denik. Aurkitu denaren arabera Merkuriok denbora gehiago igarotzen du gure planetatik hurbil, beste edozein planetek baino, denboraren %46 hain justu.

Artizarrak hurbiletik jarraitzen du, Lur planetatik hurbil egoten baita denboraren %36. Marte, berriz, uste guztien aurk,a denboraren %18 egoten da Lurretik hurbil. Honek azalpen bat du. Izan ere, Merkurioren orbita txikiena da, eta horregatik bera da planeta guztietatik hurbilen egoten dena.

Datu hauek ezagutu ahal izateko puntu zirkularren metodoa erabili dute ikerketan. Teknika honen bitartez bi planeten arteko batez besteko distantzia kalkulatu litezke eta baita planeta horien orbitena ere.