Marte zapaldu dezakeen lehen pertsona

Marte zapaldu dezakeen lehen pertsona Non irudikatzen duzu zeure burua 15 urte barru? Alyssa Carsonek oso argi dauka! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/marte-zapaldu-dezakeen-lehen-pertsona/@@download/image/Captura de pantalla 2018-07-11 a las 09.08.06.png
2018/07/11
berria
Non irudikatzen duzu zeure burua 15 urte barru? Alyssa Carsonek oso argi dauka!
Marte zapaldu dezakeen lehen pertsona

Martera bizitzera joango zinateke? 20 bat urte barru posible izan daiteke! Alyssa Carsonek ongi daki hori, eta hamar urte daramatza bere burua bidai handirako prestatzen. Dena ondo badoa, planeta gorria zapalduko duen lehen pertsona izango da, 2033 urterako NASAk prestatu duen misioan.

Egun 17 urte dauzka Carssonek, eta zazpi urtetatik dabil prestaketa lanetan. Oso argi dauka Martera joan nahi duela, eta buru-belarri dabil amets hori betetzeko lanetan. Guztira hiru dira NASAk Marte planeta konkistatzeko antolatutako misioak; Earth Reliant, (2020 urtera arte), Marten bizitza posible dela baieztatuko duen misioa; Proving Ground (2018-2030), adaptazio fasea; eta Earth Independent (2030 eta aurrerago), planeta kolonizatzeko lehen saiakera. Lortuko ote dute?