Marrazoen etorkizun iluna
Atlantiko-ko marrazoak %50 murriztu dira azken 15 urteetan, Kanadako Dalhousie Unibertsitateak jakinarazi duenez. Bi faktorek eragin dute murrizketa: harrapaketak gehitu izana eta arrain hauek jaten dituzten zenbait espezie galdu izana. Ikerlarien arabera, marrazo-zuriak %79 gutxitu dira eta mailu-marrazoak, %89. Hori guztia dela eta, zientzilarien ustez, beste itsas-harrapari batzuen babes bera izan beharko lukete marrazoek.