Marmoka erraldoia

1973. urtean, marmoka erraldoi batek Fidji uharteen eta Australiaren arteko bidea egiten zuen “Kuranda” ontziari eraso zion. Laguntza seinalea igorri ondoren, itsasontzi bat  gerturatu zitzaion “Kuranda”-ri eta, presio bi ur tutu-malguren bidez, munstroak hanka egin zezan lortu zuten. Lekukoen arabera, marmokak 60 metroko luzeera zuen. Beraz, 20 tonako pisua izan zezakeela diote ikerlariek!