Markina-Xemeingo jazz jaialdia gaurtik larunbatera izango da

Hiru musika emanaldiez gain, dantza tailer irekia ere egingo dute.

Bi urteko etenaldiaren ostean,  Markina-Xemeingo Jazz Jaialdiaren IV. edizioa antolatu du Uhagon Kulturguneak, gaurtik larunbatera bitarte. Hiru eguneko jaialdian Uhagon kulturguneko terrazan izango dira bi kontzertu, eta bat kalean. Jaialdiaren helburuak herritarrei eta ingurukoei kalitatezko musika emanaldiak eskaintzea, jazz musika hirietatik herrietara gerturatzea, eta herriaz haragoko zabalkundea izatea.

Gaur, Lindy hop dantza tailer irekia izango da Bigkick dantza eskolaren eskutik, arkupe aurrean, arratsaldeko seiretatik aurrera. Bestetik, 19.00etan, Iruña Jazz Brass Bandek girotuko du Alde Zaharra, dantzarien kalejirarekin batera.

Bihar, 19:00etan, Itziar Yague Quintet bandaz gozatzeko aukera izango dute entzuleek, Uhagoneko terrazan bertan. Azkenik, hurrengo egunean, ordu berean, Travellin' Brothers zortzikoteak emango dio amaiera jaialdiari, Uhagon kulturguneko terrazan.