'Markak' ikuskizun multidiziplinarra, memoriaren berreskurapenerako
Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Nebbian, Mursego, Aitor Etxeberria eta Ander Mujika bildu dira Atxagaren 'Markak' liburua eta izen bereko dokumentala oinarri dituen emankizun berezia osatzeko
Berde Produkzioak eta Filmak ekoiztetxea elkarlanean ari dira Markak dokumentala egiten. Memoria berreskurapenaren ildotik jotzen duen Gernikari buruzko produkzioa da, Bernardo Atxagaren izen bereko liburuaren osagarri.
Proiektu honi lotuta, apirilaren 30ean Gernikako Jai Alai frontoian Markak ikuskizun multidiziplinar eta berezia aurkeztuko dute, 1937ko bonbardaketaren sinbologiara hurbiltzeko ahalegin poetiko bat. Bernardo Atxaga bera, Ruper Ordorika, Nebbian, Maite Arroitajauregi 'Mursego' (Vedran Smailovic-en kolaborazioarekin), Aitor Etxebarria eta Ander Mujika igoko dira oholtza gainera.
Apirilaren 30ean –larunbata–, 20:30etatik aurrera, Gernikako Jai Alai frontoian.
Aldez aurretik 8€, bertan 10€.