Marizipriztin atseginaren komeriak
Marrazkilari iruindarrak 'Marizipriztinek ez du zorioneko galeperrik nahi' liburua ilustratu du. Iaz argitaratu zuen liburua euskaraz Txalaparta argitaletxeak.
"Huts egitea gizatiarra dela esango diguten erreferenteak falta zaizkigu", dio Myriam Camerosek (Iruñea, 1978). Ilustratzaileak marraztutako Marizipriztin barazkijalea da eta oinutsik ibiltzen da. Ez du fisiko perfekturik ez eta salbatuko duen printze urdinik. Irakurri elkarrizketa osoa GAZTEZULO.COM-en.