MARIO KART WII (WII)
Berritutako klasiko bat, Wii kontsolarentzat. Orain, nahikoa da Wii Wheel osagarria hartzea gidariaren lekua betetzeko. Derrapatzeak, airean egiteko jauziak eta motorrak erantsi dizkiote jokoari, eta horri esker, Mario Kart berri hau sortako jokorik erakargarriena da, gaur egun. Internet bidez multijokalari sistema aukeratzen baduzu, ziurtaturik duzu ordu askotarako jokoa.