Marihuana legalizatuko balitz tabakoaren eta alkoholaren kontsumoa murriztu egingo litzateke
Baieztapen onetara iritsi da Washingtoneko Unibertsitateako ikerketa bat.
Askok diote marihuana legeztatzeak droga gogorragoei sarrera irekiko liekeela. Aurkakoa lortzen dela frogatu du berriki burutu den ikerketa batek.
Estatu Batuetako Washington Unibertsitateko zientzialariek burututako galdetegi* baten arabera kalamuaren legeztatzeak tabako eta alkoholaren kontsumoa murriztea ekarriko luke, baita analgesikoen erabilera txarra ekiditea ere.
Ikerketa Journal of Adolescent Health aldizkarian argitaratu da eta bertan Washington hirian alkoholaren, nikotinaren eta analgesikoen erabileraren joera ebaluatu dute, 2012an, dibertimendurako kalamua legeztatua izan ondorenetik gaur eguneraino.
Horretarako, galdetegi bat pasa zitzaien 18-25 urte bitarteko 12.500 pertsonei.
Honako ondoriora iritsi dira ikerketan parte hartu duten zientzialariak: "Medikuntzatik at marihuana legeztatzeak alkohola eta tabakoaren kontsumoa murriztu ditu eta analgesikoen erabilera txarrak ekidin".
(*Ikerketa: Trends in Alcohol, Cigarette, E-Cigarette, and Nonprescribed Pain Reliever Use Among Young Adults in Washington State After Legalization of Nonmedical Cannabis)
