Marihuana hitza zokoratzeko ordua iritsi ote da?
Kalamua, 'Cannabis sativa', oraindik ere marihuana izenarekin ezaguna da, baina, ba al zenekien xenofoboa dela?
Nondik dator kalamuari marihuana deitzeko ohitura? Hitza mexikarra den arren, jatorria ezezaguna da. Martin Boothen Cannabis: A History liburuaren arabera, Azteken kondairaren batetik etorri daiteke terminoa. Orduan, zergatik da xenofoboa?
Zergatia gertuago dago denboran, zehazki, XX. mende hasieran. Garai horretan, langile mexikarrak AEBetara iritsi ziren, eta haiekin batera iritsi zen kalamua. Ondoren, batez ere soldaduak kontsumitzen hasi ziren herrialde osoan. Arrantzaleek ere komertziorako erabili zuten Brasil inguruan eta Karibeko uretan. Azkenik, New Orleanseko jazz musikari beltzek bere egin zuten kalamua.
Arraza guztiek kontsumitu izan dute kalamua, baina AEBetan, kalamua izateagatik zigortuak beltzak edota bestelako etniak izan dira soilik. Zuriek lasai asko kontsumitzen edota ekoizten zuten bitartean, beltzek, mexikarrek eta bestelako arrazek etengabe izan dituzte istiluak, kontsumitzeagatik edota trafikatzeagatik; hala, marihuana hitza errepresio horren sinbolo bihurtu da.
Hain zuzen, sinbolo horien inguruko hausnarketa egiten ari dira AEBetako komunitateetan, eta legez kanpoko drogek arrazismoan izan duten eragina salatzen hasi dira. Baztertuta bizi izan diren komunitate horiek dute azken hitza.
"Nahiz eta marihuana kontsumitzen dutenen zuri eta beltzen kopurua berdina izan, beltza izanda, atxilotua izateko aukera laukoiztu egiten da zuri batekin alderatuta". Bernie Sanders AEBetako senataria.