Maria Antoniette (Maria Antonieta) **

Lost in Translation zirraragarriaren ostean, Marie Antoinette erreginaren biopic berezi honekin harri eta zur utzi du mundu guztia Sofia Coppolak. Frantziako erregegai Luis XVI.arekin ezkondu dute Marie Antoinette nerabea. Versallesko atmosfera gaixoberari ez ezik, senarraren pasio ezari ere aurre egin beharko dio. Sofia Coppolak, aurreko pelikuletan bezala, emakumearen bakardadeaz egiten du gogoeta; Marie Antoinette bere marfilezko dorrearen hoztasunean irudikatuz. The Strokes, Air eta The Cure gisako taldeen abestiekin ehuntzen du soinu banda Sofia Coppolak, eta horrek, kutsu modernoa ematen omen dio filmari. Kritikak laudatu duen arren, pelikula snob, hutsal eta aspergarria besterik ez da.