Marguerite Duras: Pasioaren arriskua
Bizitza nahasia eta gogorra izan zuen 1914an Indotxinan jaio zen Marguerite Durasek. Txikitatik ikasi zuen ingurukoak hiltzea zein den lezio gogorra. Heriotzak eragiten dituen zauriak oso presente daude bere obran. Absentziak eta isiluneak. Maitasuna eta mina. Biak ere bata bestearengandik hurbil. Aurki guztiak bere binperra. Finean, amodio ezin eta beharrezkoaren bizipenak kontsumitzen gaitu. Pasioak, bestela esanda.
Txirotasunean murgildurik eman zuen gaztaroa, eta familia aurrera ateratzeko ama nola erotzeraino ernegatu zen ikusi zuen. 1936an itzuli zen Parisera, unibertsitate ikasketak egitera. "Lizunkeria"(1943) eleberriarekin hasi zuen ibilbide literarioa. Jarraian, kazetaritza munduan barneratu zen, hain zuzen ere, Les Temps Modernes aldizkarian, Sartre eta Beauvoir-en aldizkarian. Handik aurrera obra oparoa idatzi zuen Durasek, kutsu autobiografikoduna, genero guztiak ukituta. Eleberria: "Moderato cantabile" (1958) eta "Maitalea"(1984) gerora "Txinako Iparraldeko maitalea" bihurtu zena (1991), J. J. Annaud zinema-zuzendariak jatorrizko liburuari buruz egin filmarekiko ezadostasunak bultzatuta. Kazetaritza: "Outside"(1981) liburuan jasotako artikuluak, adibidez. Poesia. Antzerkia. Eta bereziki, zinema. Gidoiak idazteaz gain "Hiroshima mon amour" ezaguna berari zor diogu, filmak ere zuzendu zituen. Horien artean esanguratsuena "India song" (1975) izenekoa. Film bitxia, abangoardista eta esperimentala.
Prosa eder eta sentikor baten jabe, Durasek bikain neurtzen ditu esan beharrekoak nahiz isildu beharrekoak. Hitzak irudi bihurtuz, elipsiekin jokatuz, iradokitzaile azalduz, ikusten ez den mundu bat deskribatzen digu, ikusi ez arren, irakurleak senti dezakeena. Ahaztura, beldurra, pasioa eta sufrimendua bezalako gaiak jorratuz. Emakumeak ardatz.
Bere bizitzako azken urteak, alkoholaren gatibu, Yann André maitalearen ondoan igaro zituen bera baino 38 urte gazteagoa, bizi izan zen bezala; idazketa ulertu zuen bezala. Pasioak hartuta. Pasioaren arriskua bere osotasunean onartuz. Onerako eta txarrerako. Berak esana da: "Mina nire biziko gauzarik garrantzitsuenetakoa da". Min hori gabe, ezin zoriontasuna ezagutu. Biak baitira bizitzaren parte. Marguerite Durasen parte.