Maravillas gaztetxea husten

18:00etan Herri batzarra egiteko deia zabaldu dute Merkaderesen.

Iruñeko Maravillas gaztetxea husten hasi da foru polizia. Foruzainak gaueko 4.30tan sartu dira eraikinean;  ez zen inor barruan. Foruzaingoak adierazi du eraikina ikuskatzen ari dela, eta inguruko kaleak moztu dituzte. Gaztetxeak mobilizatzera deitu du eta dozenaka lagun ari dira protestan Iruñeko alde zaharrean. 18:00etan Herri batzarra egiteko deia zabaldu dute Merkaderesen.

Espainiako Poliziak gogor egin du gaztetxearen alde protestan ari diren gazteen aurka. Pilotakadak gazteen, kazetarien zein bertatik pasatzen zen edonoren aurka jaurti dituzte. Foruzaingoak Maravillas gaztetxea hustu zuen 2018ko abuztuan. Hurrengo egunean, berriro okupatu zuten Rozalejo jauregia gaztetxeko kideek.

Sarean mugimendu handia sortu da gertatzen ari denaren inguruan; horregatik sareetatik dabilen guztia traolarekin saretzeko eskatu dute.