Maps to the Stars

Famatu izatearekin obsesionatuta dagoen gizarte gaixo honen argazki beldurgarria. Batzuen ustez Cronenbergen filmik onenetakoa da; beste batzuek txarrena dela diote. Ezer berririk ez zuzendari kanadiarraren lanei dagokionez. Kritikariak bat datoz, ordea, gauza batean: Cronenbergen filmik maltzur, bihurri eta ilunena da. Eta Videodrome (1983), The Fly (1986) edota Crash (1996) bezalako lanak egin dituen zuzendari baten azken filmaz hori esatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula.