Mapa bati esker iritsi zen eskutitza
Nola helarazi eskutitz bat Islandiako txoko ezezagunera? Istorio bitxi honek harrituko zaitu!
Beharbada iraganeko bitxikeri bat irudituko zaizue eskutitzak idaztea; komunikatzeko bide vintage polit bat, batzuek Gabonetan edota oporretan oraindik mantentzen dutena, ohitura erromantiko baten moduan. Baina oraindik badira eskutitzez soilik komunikatzeko bidea duten urrutiko herriak. Hori da hain zuzen istorio bitxi honen kasua.
Hauxe da Islandiako herri batera bidalitako eskutitzaren azalean agertutakoa; hartzailearen izena beharrean, azalpen hau irakurri daiteke ingelesez: "Islandia eta Danimarkako bikote baten zaldi baserri bat, hiru ume eta ardi asko!". Helbideari dagokionez, honako azalpena agertzen da: "Emakume daniarrak Búðardalur herriko supermerkatuan egiten du lan". Jarraian, lekuaren mapa bat, boligrafoz marraztua. Harrigarriena? Eskutitza primeran iritsi zela helmugara!