Mantiis
Nola da posible Tool, Mars Volta, Nine Inch Nails edo Cradle of Filth bezalako talde desberdinak aldi berean burura etortzea Mantiis entzuten dugularik? Eta, hala ere, disko mardul eta koherentea dela frogatzea gainera! Beraien esanetan "sailkatzen zaila den kontrastez beteriko musika heavya" egiten dute eta, entzun ostean, deskribapena zuzena dela esan dezaket. Bartzelonakoen lehen lan luzeak hamalau abesti labur bildu ditu, edo hamalau zatitan banaturiko kanta luze bat. Hasierako bost minutuko barealdiak beherala utziko dio lekua gure barrena astinduko duen gorabehera frenetikoari. Aurrerantzekoak burua galduaraziko digu. Bikaina.