Manifestaziora deitu dute Marokoko gehiegikeriak salatzeko

Saharar Herriaren Lagunen Mugimendu Solidarioak deitu du, "Marokoko erasoak eta Espainiako konplizitatea" gaitzesteko. Nazioarte mailan, sahararrei laguntzeko neurri eraginkorrik ez hartu izana ere deitoratu nahi dute. Manifestazioa Bulebarretik abiatuko da 19:30ean.


Bestalde, Madrilen larunbatean egitekoa den manifestaziora joateko eskatu du Saharar Herriaren Lagunen Mugimendu Solidarioak.
Bilbon, atzo, asteartean, elkarretaratzea egin zuten Marokoko kontsuletxearen aurrean, eta bertan izandako batzuk kexu azaldu dira, Ertzaintza oldatu zitzaielako.