Mangamore jailadirako kartel lehiaketa

Mangazaleen topagunearen aurtengo irudia aukeratzeko lehiaketara deitu dute. Irabazleak 500 euro etxeratuko ditu.


Lanak martxoaren 18a baino lehen bidali behar dira gazteinfo@ametx.net e-posta helbidera. Lehiaketara aurkeztutako kartel guztiak jaialdiaren facebook orrialdean eta apirilaren 11 bitartean boto gehien pilatzen duenak irabaziko du. Kartelean ezinbestean “Mangamore 2k11” agertu behar du, jaialdiaren maskotarekin batera.