Managaitz 7" 2014

Bolumena altu jartzen baduzu kontuz ibili. Hasieratik. Beldurrik ez eta Bidezidor batetik abestiak Ez sartu drogan ta politikan bezain gomendagarriak dira. Gazte hauek ziztu-core-bizia jotzen dute. Kristoren intentsitatea eta tentsioa biltzen ditu diskoak zortzi minututan. Jorge baterian, Ander eta Iñigo gitarretan, Iosu baxuan, Andrea eta Izotz kantuan. Abiada bizian kantako nazkek maitemindu naute, eta Hodi katodikoa iritsi bezain pronto aldentzen den sentimendua da. Tankera bereko musikari gehiago ezagutu nahi duenak aukera dauka zaratazarautz.net helbidean.