Man cheng jin dai huang jin jia ((La maldicion de la flor dorada/ La Malediction des fleurs dorees )
Hero eta House of Flying Daggers harribitxi finen uharari jarraiki, arte martzialak, ikusgarritasuna eta sentimenduak uztartzen dituen zinema ekoizpen aparta dakarkigu Raise the Red Lantern maisulanaren egileak. Txinan dago girotua filma. X. mendean goieneko aldian da Tang dinastia. Gerra frontetik etorri berria da enperadorea; emaztearen konspirazio ilunarekin bukatu asmoz. Estetika zirraragarria du pelikulak. Irudien lilurak ez dio istorioari itzal egiten, ostera. Hala, intriga makurrak, maitasun debekatuak eta borroka koreografia ederrak ere sotiltasunez tartekatzen dira Shakespeare handiaren obra hilezkorren zantzuz zipriztindutako drama gordin honetan. Gong Liren interpretazioa bikaina da.