Makilatutako Putin, debekatuta

Errusiarrei protesta irudi hau erabiltzea edota sarean zabaltzea galarazi die gobernuak.

Vladimir Putinen gobernuak homosexualtasuna onargarritzat hartzen duen informazioa santzionatzeko legea onartu zuen 2013an; lege horrek eragindako protestetan jaio zen hain zuzen Errusiako presidentea makilatuta eta ortzadarraren koloreekin apainduta agertzen den irudia. Orain, irudi hori erabiltzea debekatu du gobernuak.

Zehazki, material estremistatzat katalogatu dute Putinen protesta irudia, eta VK sare sozialean (Facebooken antzekoa) erabili duten kontu guztiak blokeatu dituzte. Putinen irudiarekin batera beste 4.000 sarrera debekatu ditu gobernu errusiarrak; zentsura horren aurrean, Twitterren eta beste sare sozialetan presidentearen protesta irudia aireratu dute, protesta moduan.