Maite out
Bide Ertzean-ek talde gutxik lortu ohi duten zerbait egin du jada: nortasun ezaugarri propioak marraztu ditu eta bere laursaila mugarritu du. Izan ere, talde hau ez dago haizea nondik joko zain, eta akorde gutxirekin pop melodia itsaskorrak konposatzen darrai. Disko ona da Maite out hau, ñabarduretan oso aberatsa, eta inoiz baino lasaiagoa. Akaso, Zure minetik eta Grisa lanen freskotasun punttu hori falta du. Beharbada, disko onegiak ziren haiek.