Maitasunari buruzko eleberria kaleratu du Karmel Jaiok

"Maitasun kapitala" da liburuaren izenburua.

Nobela bereziki emakumeek maitatzeko ikasi duten moduan zentratzen da. Hala, liburu honetako protagonistak, Olgak, maitatzeko modu horrekin amaitu eta maitatzeko modu berri bat eraiki nahiko du.

Literaturan, artean, musika eta beste kultur adierazpen batzuetan etengabe jorratu den gai batekin itzuli da Karmele Jaio idazlea literaturara: Maitasuna. Maitasun kapitala jarri dio izenburua. Donostian aurkeztu du eleberria eta azaldu duenez, “hainbeste saiakera egon dira maitasuna errepresentatzeko, ulertzeko… gure bizitzan zerbait garrantzitsua dela erakusten duela".

Liburu honek hainbat galdera planteatzen ditu, “bata da zer ezkutatzen den hitz potolo horren atzean eta gure maitatzeko moduaren atzean. Irakurleari gonbidapena ere bada bere maitatzeko moduaren azpian zer dagoen deskubritzeko”, esan du egileak.

Eleberria bereziki emakumeek maitatzeko ikasi duten moduan zentratzen da. Hala, nobela honetako protagonistak, Olgak, maitatzeko modu horrekin amaitu eta maitatzeko modu berri bat eraiki nahiko du.

Horretarako, bere maitatzeko moduaren hausnarketa bat egingo du, “nahi bat dago ulertzeko zergatik maitatu duen maitatu duen moduan. Horretarako maitasunari buruzko teoria lagun izango du. Bera irakaslea da eta maitasunari buruzko tesi bat zuzentzen dago, maitasunari buruzko teoria feminista guzti horrek lagunduko dio izena jartzen berak sentitzen dituen gauza askori”. Gehitu liburua zure irakurri beharreko zerrenda horretara, mereziko du seguru eta!