Maiatzaren 20an estreinatuko dute '80 egunean' euskarazko pelikula

Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak joan den urtean errodatu zuten filma Zizurkilen, Asteasun, Errenteria-Oreretan eta Donostian. Bi emakume adinduren arteko maitasun istorioa kontatzen du pelikulak. 


Itziar Aizpuru, Mariasun Pagoaga, Jose Ramon Argoitia eta Ane Gabarain dira aktoreak.